Berriak
Areto futboleko lehen mailako ikastaro trinkoa

Areto futboleko lehen mailako ikastaro trinkoa

Bizkaiako Entrenatzaile Eskolak maiatzatik uztaileko lehen astera arteko iraupena duen Areto Futboleko Lehen Mailako ikastaro trinkoa egitera deitzen du. Eskolaren helburua ikastaroa hilabete eta erdi inguruan amaitzea da. Horrela, gure helburua, persona bakoitzaren urte osoko betebeharrak eta ikastaroa bateragarria egitea da.

Ikastaroa maiatzaren hiru azken asteburuetan hasiko zen, ostiral arratsalde eta larunbat goizetan ikastorduak izanez. Ekainean, ikastorduak  astelehen arratsaldetik ostiral arratsaldera eta larunbat goizetan izango ziren. Ekaineko azken astean eta uztaileko lehen astean astelehenetik ostiralera izango ziren ikastorduak, asteburuak aske izanik.

Aukera ona dela uste dugu 6 astetan orokorrean 8 hilabete inguru irautzen duen ikastaroa egin dezakezuelako. Ordu kopurua, kalitatea eta irakaslegoa urte osoko ikastaroaren berdina izango zen.

Ordutegia, astegunetan 16:30etatik 21:30etara eta larunbatetan 08:30etatik 13:30etara izango zen. Ikastaroa “Miribilla” (Bilbo), “Askartza Claret” (Leioa) edo “La Benedicta” (Sestao) kirol instalazioetan izango zen, beharrizanaren arabera.

Edozein zalantza izanez gero, argitzeko Entrenatzaile Eskolarekin kontaktuan jarri.

Izen ematea www.entrenadoresbizkaia.com web gunean bete daiteke, kurtso bakoitzaren inprimakian

Prezioa: 990€

¡¡ ARETO FUTBOLEKO TEKNIKARI BEZALA TREBATZEKO AUKERA PAREGABEA!!  

Helbidea

K/ Martin Barua Picaza 27, 1
Kirol Etxea (frontoi eraikina)
Bilbao