Astelehena
16 MartxoakBARTZELONARA BIDAIA
BARTZELONARA BIDAIA (APIRILAREN 10-11-12). ESPANYOL FUTBOL TALDEAREN HARROBIA EZAGUTU ETA BBVA LIGAKO PARTIDA (ESPANYOL-ATHLETIC)
Apirilaren 10,11 eta 12an Entrenatzaile Eskolak eta Entrenatzaile Batzordeak bidai bat antolatu dute Bartzelonara.
Bidai honen helburua Espanyolen Harrobiko Futbola ezagutu eta Espanyol-Athletic BBVA ligako 31. Ihardunaldiko partida ikustea da.
Beste zehaztasun guztiak (ordutegiak, hotelak,…) eta bertan beteko diren ekintzak bisitatuko dugun taldearekin adostasunean jartzen garenean argitaratuko ditugu.
Bidaiak diru laguntza izango du Entrenatzaile Eskola eta Batzordearen aldetik. Kopuru hau % 50 izango da. Partaide bakoitzak 175 € eta partidako sarrera ordaindu beharko ditu. (Ordainketan autobusa, hoteleko gela bikoitza eta gosaria, Espanyol taldeari egindako bisita eta hitzaldiak, ostiral,larunbat eta igandeko bazkariak,… sartuta daude)
LEKUA GORDETZEKO IZEN EMATAREN ARABERA IZANGO DA (175 €ko SARRERA)
ERRESERBAK:
escuelaentrenadores@fvf-bff.orge-mailera 175 €ko sarreraren ziurtagiriarekin (Kutxabank Kontu zkia.: ES57 2095 0000 7091 0997 4725). Sarreraren gai moduan izen abizenak jartzea beharrezkoa da.