Zerbitzuak

Urtero Bizkaiako Entrenatzeileen Eskolak hurrengo kurtso hauek eskaintzen ditu:

Kirol Teknikaria (Gradu Ertaina)

  • Futboleko Hasiera Zikloa (1.M.)
  • Areto Futboleko Hasiera Zikloa (1.M.)
  • Futboleko Azken Zikloa (2.M.)
  • Areto Futboleko Azken Zikloa (2.M.)

Goi Mailako Teknikaria (Goi Maila)

  • Futboleko Azken Zikloa
  • Areto Futboleko Azken Zikloa

Kurtsoak egiteko betebeharreko baldintzak akademikoak hauek dira:

Gradu Ertaineko Irakaskuntzak:
  • DBH edo baliokidea.(edo goi mailako tituluak noski)
  • Baldintza akademikoak ez dituztenak betetzen : 17 urte (urte horretan beteak) + Heldutasun Proba edo 25 urte baino gehiagokoentzako froga. Batxilergo edo Unibertsitaterako sartze proba.
Goi Mailako Irakaskuntzak:
  • Kirol Teknikari Titulua.
  • Batxilergoa (LOGSE), UBI (lehengo ikasketa plana), baliokideak edo goi mailako tituluak.
  • Baldintza akademikoak ez dituztenak betetzen : Heldutasun Proba edo 25 urte baino gehiagokoentzako froga. Batxilergo edo Unibertsitaterako sartze proba.

Gainera, Gradu Ertaineko Hasiera Zikloko kurtsoa egiteko interesaturik daudenak, kurtsoari hasiera eman aurretik, sarbide proba espezifiko bat egin behar dute.(Irailaren lehen hamabostaldian).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:

  • Aurretiko izen-emate orria, Internet-en bidez egin daitekeena eskolako web orrialdearen bidez; http://www.fvf-bff.org/escuela eta deialdien atalean klikatuz.
  • Ikasketen ziurtagiria edo maila altueneko titulo akademikoaren fotokopia. (Beste herrialdeetako tituloak Hezkuntza Sailak edo Kirol Kontseilu Gorenagatik homologatuak izan beharko dira)
  • NAN-an fotocopia.
  • Osasun ziurtagiria (Gradu Ertaineko Hasiera Zikloko kurtsoa egiteko beharrezkoa da, kurtsoari hasiera eman aurretik sarbide proba espezifikoa egiteko).
  • 6 argazki.

Izena emateko epea

  • Uztailaren 1etik Irailaren 12arte (gutxi gorabehera) (epea igarota eta kurtsoa hasi bitartean galdetu lekurik dagoen).
  • Egutegia, kurtsoko ordutegiaren arabera izango da, 2 egunetik 4 egunetara pasatuz (astelehenetik ostiralera) eta 3-4 ordu egunero; arratsaldeko 18:00tik gaueko 22:00tara bitartean.
  • Kurtso honetan zehar (eta beste kurtso batzuetan behar izanez gero) larunbatetan ere klaseak ematen hasi dira, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:30ak arte).
  • Kurtsoen prezioa 1000€ eta 1400€ bitartekoa izango da.

Informazio gehiagorako deitu telefono honetara 944243459
(Astelehenetik ostegunera 19:00tik 22:00ra eta ostiraletan 16:00tik 19:00ra)

>

Helbidea

K/ Martin Barua Picaza 27, 1
Kirol Etxea (frontoi eraikina)
Bilbao